Ordizian 2.000 eurotik gora bildu dituzte
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak diru bilketa egin zuen maiatzaren 21ean Ordizian, Minbiziaren Aurkako diru bilketa egunean.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak diru bilketa egin zuen maiatzaren 21ean Ordizian, Minbiziaren Aurkako diru bilketa egunean. 2.175,02 euro bildu zituzten eta eskerrak eman nahi izan dizkie diru ekarpena egin zutenei, euren eskuzabaltasunagatik.
Diru bilketaren helburua, gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea; ikertzaile, osasun langile, boluntario, psikologo eta gizarte langileekin konpromisoa hartzea eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea izan zen.