Xabin Fernandez, Audiogile Berriaren irabazlea
Legorretarrak irabazi du Tabakalerak eta EITB euskarazko soinu fikzioa sustatzea helburua duen Audiogile Berriak egitasmoa, 'Zure Ilunetan' proiektuarekin.

Xabin Fernandez Zubeldia legorretarrak irabazi du Tabakalerak eta EITB euskarazko soinu fikzioa sustatzea helburua duen Audiogile Berriak egitasmoa. Fernandezen Zure Ilunetan izango da, hain zuzen ere, EITBk ekoitzi eta Guau audio plataformaren bidez zabalduko duen proiektua. Lanaren ekoizpenerako 30.000 euroko aurrekontua izango du irabazleak.
Igogailu batean harrapatuta geratzeak sortzen duen tentsio guztia islatu nahi du legorretarrak Zure ilunetan lanak. Zientzia fikziozko kontakizuna da eta bost ataleko soinu-fikzio bilakatuko da.