Bilboko hilketa salatzeko elkarretaratzeak
Ordizian, Lazkaon, Beasainen eta Legazpin daude hitzorduak.

Bilboko azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Goierriko hainbat herritan. 43 urteko gizon batek 13 urteko alaba hil du Bilbon eta, ondoren, bere buruaz beste egin du.
- Ordiziako Koordinadora Feministak elkarretaratzea deitu gaur, 19:00etan, Zuhaiztian.
- Lazkaoko taldeko feministak deituta, bihar, 13:00etan, plazan.
- Beasainen, Itaiak, deituta, bihar, 18:30ean, Bideluze plazan. Beasaingo asanblada feministak deituta, bihar, 19:00etan, Erauskin plazan.
- Legazpin, Itaiak deituta, bihar, 13:30ean plazan.