Giro bikaina izan da pala eta esku pilota txapelketen finaletan
Amaiur eta June Landa gailendu dira palan, eta Mikel Elustondo eta Iñigo Intxausti izan dira irabazleak esku pilotan. Ikusi bideoa eta argazkiak albistean.

Beasaingo Loinatz jaien kuadrillen egunean murgilduta, emakumezkoen pala txapelketa eta binakako esku pilota txapelketa jokatu dituzte Gernika pasealekuko pilotalekuan. Jendetza inguratu da herriko pilotariak animatzera. Pala txapelketan, Amaiur eta June Landa gailendu dira. Claudia Colmero eta Ane Urrestarazu izan dira azpi-txapeldunak. Esku pilotan, berriz, Mikel Elustondo eta Iñigo Intxausti izan dira irabazleak, eta Xabier Urteaga eta Aritz Imaz azpitxapeldun.
Ikusi bi finalak jasotzen dituen bideoa eta argazkiak.





































