Laubideko Lukas taberna, berriz irekita
Hodei Otaegi gazte urretxuarrak hartu du. Duela 50 urte Edorta izenarekin taberna ireki zuen Lucas Otaegiren biloba da. Ostiral iluntzean inauguratu zuen, euri zaparrada eta guzti.

Laubideko kale nagusiko Lukas taberna irekita dago berriz ere, denboralditxo bat itxita egon ondoren. Hodei Otaegi gazte urretxuarrak hartu du, eta joan den ostiralean inauguratu zuen, jendetza bilduta eta euri zaparrada eta guzti.
Taberna hau duela 50 urte inguru ireki zuen Lucas Otaegik, Edorta izenarekin. Edorta bere semea zen, eta orain taberna hartu duen Hodei, Lucasen biloba eta Edortaren semea. Lukas izenarekin jarri du berriz ere martxan taberna, aitonari aipamena eginez.