Beasain mozorroz bete da
Mozorrotuen eguna da gaur Loinaz jaietan, eta kaleetan giro aparta jarri dute. Süne abeslariak kontzertua egingo du gauean, eta bihar amaituko dira festak, ekitaldiz beteriko egunarekin.

Bigarren jai asteburua dute Beasainen, eta gaur mozorrotuta ekin diote egunari. Eguerdi aldera kaleak mozorroz bete dira, eta goizaldera arte luzatuko den giro koloretsu eta alaia izan da nagusi ordutik.
Oraindik ordu batzuk falta dira aurtengo Loinaz jaiak amaitzeko, eta gaur Süne abeslariaren kontzertuarekin dute hitzordua beasaindarrek eta bisitariek 23:00etan, Bideluze plazan.
Bihar da jaien azken eguna, eta hauxe da ekitaldi egitaraua:
Ekainak 8, igandea
10:00. Iturengo Aurtizko joaldunen esna-deia.
10:00. Loinatz musika eskolako txistularien eta tronpeta-jotzaileen esna-deia.
10:45. Beasaingo 23. Dantza Topaketa. Dantzarien kalejira, auzoetatik abiatuta.
11:30. Ekaitz buruhandi eta erraldoi konpartsaren irteera, Doinuzar dultzainero taldeak lagunduta. Loinazko San Martin plazatik abiatuta Ezkiaga aldera.
12:00. 61. Beasaingo Hiria argazki lehiaketako sari banaketa, Igartzako jauregiko erakusketa-aretoan. Jarraian, erakusketaren irekiera. Egutegia eta ordutegia: ekainaren 22ra arte, 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara ere bai; astelehenetan eta astearteetan, itxita.
12:30. Beasaingo Dantza Topaketako taldeen elkarretaratzea, Erauskin plazan.
17:30. Orain-Bi Zirko-Teatro taldearen ‘Mute’ kale antzerkia, Erauskin plazan.
18:00. Beasaingo 23. Dantza Topaketa, herrian barrena. 18:30ean, azken kalejira Erauskin plazan.
18:30. Herri kirol erakustaldia eta jaialdia, Dolarea parkean.

































