Goierriko bola txapelketa jokoan da Zegaman
Belatxingak herriko bola elkarteak antolatu du tiraldia. Goiz eta arratsaldez jokatuko da, Txarape bolatokian.

Zegama eskualdeko bolari onenen topaleku izango da gaur egun osoan, Goierriko bola txapelkpetaren finalen aitzakian. Goizean hasita, txapelketa jokoan da dagoeneko Txarape bolatokian, Belatxingak herriko bolari elkarteak antolatuta.
Txapelketa hau Goierrin bolaleku estalia duten zortzi herrietan jokatu da: Olaberrian, Legazpin, Mutiloan, Gabirian, Zerainen, Seguran, Idiazabalen eta aurten lehenengo aldiz Zegaman.
Goizean, 10:30etik 11:30era egon da parte hartzeko izena emateko aukera, eta bolariak ari dira dagoenko jokoan. Arratsaldean, 16:30etik 17:30era izango da izen-ematea. Tiraldian parte hartzeko ez da derrigorrezkoa aurretik beste herrietako saioetan parte hartu izana, ezta federatua egotea ere. Goizean eta arratsaldean egongo da tiraldiak egiteko aukera.