Hegialdeko auzoak jaietan murgilduta daude atzotik
Xabi Zurutuzak eman zien hasiera festei atzo arratsaldean, pregoiarekin eta suziri jaurtiketarekin. Gaur ko egitarauan, Alaitasuna errondaila, haurren herri kirolak, paella jana eta La Huella orkestraren dantza saioa daude jasota, besteak beste.

Hegialde jaietan murgilduta dago atzotik, eta eguraldia lagun, giro paregabearekin igaro dituzte lehen orduak auzotarrek eta bisitariek. Xabi Zurutuza moto pilotuak eman zien hasiera jaiei atzo arratsaldean pregoiarekin eta suziri jaurtiketarekin, eta ordutik parrandarako gogoa nagusi da Legazpiko txoko honetan.
Gaurko egitarauan, Alaitasuna errondailaren emanaldia, haurren herri kirol saioa, paella bazkaria eta La Huella orkestrak girotutako dantzaldia daude jasota besteak beste, eta bihar ere izango da jaiekin jarraitzeko aukera, gauean su artifizialekin hurrengo urteraino agurtu arte.
Hauek dira geratzen diren ekitaldiak:
Gaur
18:30. Korosti dantza taldearen emanaldia
20:00. La Huella orkestra
21:30. Bingoa
00:00. La Huella orkestra
Bihar
11:00. Puzgarriak
11:30. Auto klasikoen eta lasterketa autoen erakusketa
16:00. Txirrista erraldoia San Joanen
19:00. Herri kirol jaialdia
20:00. Muxutruk taldearekin erromeria
22:30. Su artifizialak







































t