Legazpiko pilotariak txapeldun, Zumarragakoen aurkako desafioan
Legazpiko eta Zumarragako herri pilota txapelketetako bikote txapeldunek elkarren kontra jokatu zuten atzo arratsaldean Urbeltzen. Legazpiarrek irabazi zuten.

Beñat Perez eta Oier Altzelai pilotari legazpiarrek 18-11 irabazi zieten Beñat Agirre eta Jon Tapiador zumarragarrei, atzo Legazpiko Urbeltz pilotalekuan jokatu zen derbian.
Derbi hori Legazpiko eta Zumarragako pilota txapelketea herrikoetako txapeldunen artekoa izan zen.