Mikel Uncillak irabazi du Segurako San Joan txirrindulari proba
Pablo Arak irabazi du mendiko saria, eta Caja Ruralek eraman du taldekakoa. Euskadiko txapelketak ere bertan erabaki dira, eta Eliteko txapela Euskadi Fundazioa taldeko Asier Castillak irabazi du, eta 23 urtez azpikoa Caja Rural-Alea taldeko Gorka Corresek.

Caja Rural-Alea taldeko Mikel Uncillak irabazi du elite eta 23 urtez azpikoen mailako San Joan Txirrindulari Probaren 6.7 edizioa gaur eguerdian, Seguran,. Segurako Txirrindulari elkarteak antolatutako lasterketak 101 kilometroko luzera izan du, eta txirrindulariek 38,29 kilometro orduko abiadura egin dute batez beste. Guztira 68 txirrindulari iritsi dira helmugara, eta Uncillaren atzetik Alejandro del Cid (Gomur Cantabria Infinita) sartu da 10 segundora, eta hirugarren postuan, Euskadiko txapela jantzi duen Gorka Corres.
Partaideen artean Ethan Cabanillas segurarra ere bazen, eta 49. postuan bukatu du.
Mendiko saria Pablo Arak (Telco-On Clima-Oses) irabazi du, eta taldekakoa, Caja Rural-Aleak.
Euskadiko txapeldunak
Euskaldun torneoaren barruan kokatzen zen lasterketa hau, eta bertan erabaki dira elite eta 23 urtez azpikoen mailetan Euskadi mailako txapelak ere. Eliteko txapela Euskadi Fundazioa taldeko Asier Castillak irabazi du, eta 23 urtez azpikoa Caja Rural-Alea taldeko Gorka Corresek.
Elite mailan Iñaki Trujillo (Eiser-Hirumet) eta Iker Eskibel (Oreka Cycling Space) izan dira bigarrena eta hirugarrena, eta 23 urtez azpikoetan, Aimar Alarcia (Telco-On Clima-Oses) eta Aimar Galdos (Euskadi Fundazioa).
ARGAZKIAK: Joanes Imaz, Gipuzkoako Txirrindulari Federazioa eta Tere Madinabeitia
BIDEOA: Joanes Imaz









































