Usurbe, Aitzorrotz eta Murumendi sarituak Beasaingo elkarteen sukaldaritza lehiaketan
Bost elkarte parte hartu dute guztira Loinaz jaien barruan egindako lehiaketa honetan.

Beasaingo elkarteetako sukaldari onenak Loinazko San Martin plaza azpialdean elkartu dira gaur goizean, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketan parte hartzeko. Aizkorri mendizale elkarteak antolatuta, horrek eta beste lau elkartek parte hartu dute bertan: Usurbe, Murumendi, Aitzorrotz eta Batzokia. Bi plater zituzten prestatzeko: lehen platera, patatak garrantzi erara perretxikoekin zen, eta bigarrena, behi buztana saltsan.
Patata platerik onenaren saria Usurbek irabazi du, eta buztanarena Aitzorrotzek. Murumendik beste sari bat jaso du, osotasunarena.

Usurbe elkartea.

Aitzorrotz elkartea.