Agorreko Santikutzak prestatzeko lehen bilera, bihar
Kultur Etxean izango da, eta legazpiar guztiak daude gonbidatuta iritziak eta proposamenak ematera.

Hegialdeko jaiak amaitu berritan, Legazpiko Udala hasi da aurtengo Agorreko Santikutzak prestatzen, eta bihar astearterako, hilak 10, bilera deitu du Jaietako lan taldeak. Bilera Kultur Etxeko ikastaro gelan izango da, 18:00etan, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
Lehen bilera honetan, jaien inguruko iritziak eta proposamenak jaso nahi dituzte, egitaraua prestatzen hasteko.