Legazpiko kulturen arteko eguna prestatzen jarraituko dute asteazkenean
Festa eguna antolatzeko hurrengo bilera etzi egingo dute, herritar guztiak gonbidatuta. Aurten, urriaren 18an izango da.

Aurtengo Legazpiko Kulturen Arteko Eguna antolatzeko hurrengo bilera asteazkenean egingo dute, hilak 11, 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
Kulturen Areko Egunaren bigarren edizioa urriaren 18an izango da aurten, larunbatarekin, eta topaketa eta festa egun hori antolatzeko bilera berri honetan, ekitaldiak zehazten jarraituko dute, eta jarriko dituzten janari eta artisautza postuen behin betiko zerrenda osatuko dute.
Bilera irekia da.