Udako zaintza zerbitzuan leku libreak daude
Uztailaren 1etik 24ra egongo da martxan, 08:00etatik 09:30era, LHko 1 eta 4 maila bitarteko ikasleentzat.

Legazpiko Udalak udarako martxan jarri nahi duen zaintza zerbitzuan oraindik hamar plaza libre daude Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eta horregatik luzatu egin du izenak emateko epea.
Zaintza zerbitzu berezi hau Uztalai edo marrazketa ikastaroa bezalako udako jardueretan parte hartuko duten haurrei zuzenduta dago bereziki, “familia kontziliazioa errazteko”. Lehen Hezkuntzako lehen eta laugarren maila bitarteko ikasleentzat da, eta uztailaren 1etik 24ra egongo da martxan, 08:00etatik 09:30era.
Lehen haurrarengatik 39 euro ordaindu beharko dira, bigarren haurrarengatik 25 euro, eta hirugarrenetik eta hortik aurrerakoengatik, doakoa izango da.
Udalaren webgunean eman behar da izena, hilaren 15era arte.