Altamirako festak prest
Uztailaren 4tik 6ra bitartean ospatuko dituzte auzoko jaiak Ordiziako Altamira auzoan.

Ordiziako Altamirako jaien batzordeak prest du dagoeneko aurtengo festetako egitaraua. Uztailaren 4tik 6ra bitartean izango dira.
Uztailak 4, ostirala:
- 17:00. Txupinazoa.
- 17:05. Apar festa eta Holly Party.
- 18:00. Futbolin txapelketa.
- 20:00. Buruhandiak eta erraldoiak, trikitilariekin.
- 20:30. Jubilatuen luncha Zortziko tabernan.
- 22:30. Kontzertua, Rosie Ruiz taldearekin.
- 00:00. Chico Joven eta Dj Set Egurra.
Uztailak 5, larunbata:
- 10:00. Krosa. Ondoren, Idiazabal gazta ogitartekoa, Ordiziako gazta kofradiaren eskutik.
- 11:00. Marrazketa txokoa Altarte elkartearen eskutik.
- 12:30. Dance Flow erakusketa.
- 16:30. Mus txapelketa Txola tabernan.
- 18:00. Boxeo erakusketa.
- 20:00. Buruhandiak eta erraldoiak, trikitilariekin.
- 22:30. Xaibor eta mozorro lehiaketa.
- 03:30. Kulero eta kantzontzilo lasterketa.
Uztailak 6, igandea
- 12:00. Altamira auzo elkartearen eskutik, pintxoak.
- 16:00. Toka herrikoia.
- 17:00. Martarekin arte tailerra eta Dj Necora.
- 18:30. Alex Rabanalekin bakarrizketa.
- 20:00. Dj Necora.
- 21:00. Sardinaren hileta.