Xendapedalak martxan 125 txirrindulari
19 eta 25 kilometroko ibilbideak osatu beharko dituzte Legorretako mendietan, berriz ere plazara iritsi aurretik.

Behelainoarekin eta 21 gradurekin, udaletxeko balkoitik suziria botata eta elizako kanpaien doinuarekin batera abiatu dira Legorretako plazatik 09:00etan Xendapedalak mendi bizikleta martxako 125 txirrindulariak. Tartean, 20 legorretar.
19 eta 25 kilometroko ibilbideak dituzte aukeran Legorretako mendietan, berriz ere plazara iritsi aurretik.
Ohi baino laburragoak dira aurtengo ibilbideak, duela hamabost eguneko euriteen ondorioz izandako luiziengatik.
Xendapedalak ez da lasterketa bat, gozatzea da helburua.






















