Beroagatik, haurren aurresku entseguak atzeratuta
Ostegunean izango da lehen entsegua 18:30etan Jakintza ikastolako Villa Eugeniako patioan.

Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuko dantza entseguak gaur hastekoak ziren, baina eguraldi beroagatik, bertan behera geratuko dira gaur eta biharko entseguak. Beraz, lehen entsegua osteguna, hilak 3, 18:30etan Jakintza ikastolako Villa Eugeniako patioan izango da.