Bilkoin, Lehenengo Mailara
Legorretako areto futboleko Bilkoin taldea Gipuzkoako Lehen Mailara igo da.

Legorretako areto futboleko Bilkoin taldeak Gipuzkoako Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldia. “Pozik eta harrotasunez jakinarazten dugu Bilkoin futbol taldea Gipuzkoako Lehen Mailara igo dela! Denboraldi luze eta gogor baten ostean, gure taldeak merezitako saria jaso du, egindako lan nekaezinari eta taldeko kide guztien inplikazioari esker”.
Era berean, zale, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritza eta boluntario guztiei eskerrik beroenak” eman nahi dizkiete, “zuen babesa eta konpromisoa funtsezkoa izan da lorpen hau gauzatzeko”.
Bilkoinekoek garbi dute: “Igoera hau ez da helburu baten amaiera, baizik eta pauso garrantzitsu bat gure proiektuaren bilakaeran. Lehen Mailan ere gure baloreei eutsiko diegu: lana, talde-lana, eta komunitatearekiko konpromisoa”.