Maddi Lizaso, Espainiako txapelketan
12 urte ditu itsasondoarrak, eta 50 libre eta 100 bizkar probetan parte hartuko du, gaurtik igandera bitartean.
Maddi Lizaso Sarasola itsasondoarra.Ordizia Igeriketa Taldea. Ordizia igeriketa taldeko Maddi Lizaso Sarasola itsasondoarra Cadizen (Espainia) da egunotan, alebin mailako Espainiako txapelketa jokatzen. Ekainaren 21 eta 22ko asteburuan Galdakaon (Bizkaia) jokatu zen Euskal Herriko txapelketan lortu zuen Espainiakoan parte hartzeko txartela.
12 urte ditu itsasondoarrak, eta 50 libre eta 100 bizkar probetan parte hartuko du, gaurtik igandera bitartean.
Ordizia Kirol Elkarteko igeriketa saileko kide bakarra izango da Lizaso. “Galdakaon hiru domina lortu eta gero, denboraldia itxiko duen txapelketara oso motibatuta joan da. Bere helburua, Estatuko bere lehen Txapelketan, esperientzia hartzea izango da”, argitu du igeriketa taldeak.












