Abiatu dira Ehunmilakeko korrikalariak
11:00etan puntuan abiatu dira 360 korrikalariak. Eguraldiak baldintzatuta, ibilbidea egokitu du antolakuntzak eta 125 kilometro osatu beharko dituzte. Bideo albistean.

Abiatu dira Ehunmilak ultra traileko korrikalariak. Eguraldiak baldintzatutako edizioa izango da. Atzoko partez, gaur 11:00etan abiatu dira eta ibilbide laburragoa egingo dute, 125 kilometro, betiko 171 kilometroak egin beharrean. Abierako ekitaldira herritar eta bisitari mordoa inguratu da lasterkariak animatzeko gogotsu. Mikel Valdivielso lasterketa buruak emandako gomendioen ondotik, atzera kontaketa bukatu eta ordua iritsita ikusleen txalo zaparrada artean hasi dira korrika.
Ikusi irteerako lehenengo irudiak: