Jose Ignacio Zaldua, Legazpiko udal egutegiko sariduna
Uztailari dagokion lehiaketako saria irabazi du. Herrian ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euroko txartela da saria.
Legazpiko udal egutegiaren lehiaketak sari berri bat utzi du, uztailari dagokiona. Aurten, herriaz harro egoteko legazpiarrek aukeratutako hamabi gaiei eskaini die egutegia udalak, eta uztailean asmatu beharrekoa euskara zen. Guztira, 44 erantzun zuzen jaso dituzte, eta guztien artean egindako zozketan, Jose Ignazio Zaldua suertatu da irabazle.
Zalduak herriko ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euroko saria jaso du, Edurne Matias zinegotziaren eskutik.
Orain, abuztuko lehiaketa dago martxan. Udalaren www.legazpi.eus webgunean parte hartu daiteke.













