Herri kirolen txanda izan da eguerdian Gabirian
Gazteenak izan dira garaile herriko bi kuadrillen arteko lehian.
Herri kiroletan elkarren kontra jardun dute bi gazte kuadrillak. Herri kirolariez eta herri kirol zaleez bete da gaur eguerdian Gabiriako plaza, herriko jaien bigarren egunerako gordetako desafioaren aitzakiarekin. Bederatzi lagunez osatutako kuadrilla elkarren kontra aritu dira ohiko kiroletan, bataren kolore berdeak eta bestearen kolore gorriak desberdinduta. Adinean ere bazen aldea bi talderen artean, denak gazteak ziren, baina talde batekoak gazteagoak.
Oskol bilketa, harri jasotzea, zaku lasterketa, korrika, txingak, ingudea eta trontza izan dituzte indarrak neurtzeko. Bi itzuli egin dituzte zenbat kiroletan, eta amaitzeko, sokatira egin dute, bi tiraldi horretan ere. Senera, sei minutu eta erdiko lana egin dute, eta gazteenak izan dira garaile, gorriak, segundo gutxiko aldearekin.
ARGAZKIAK: Aimar Maiz













