Hegaluzea eta tomatea poteetan kontserbatzen ikasteko saioa Lekanazpin
Irailaren 10ean izango da, elkartean bertan, aurrez izena emanda. Dastaketa ere egingo dute.
Lekanazpi elkarteak saio praktiko bat antolatu du hegaluzea eta tomatea poteetan nola kontserbatu erakusteko. Saioa irailaren 10ean izango da, asteazkena, elkartearen egoitzan, 18:0ean. Bi orduko iraupena izango du, eta 8 euroko kostua. Izena eman behar da 611 040 487 zenbakira whats-app mezu bat bidalita.
Saioan zehar kontserban dagoen atunaren eta tomatearen hainbat pintxo dastatzeko aukera izango da.













