Ordiziako Euskal Jaietako hainbat ekintzatarako txartelak salgai daude
Emaneurreren Euskarari Eguneko bazkaria irailaren 6an da, eta jubilatuena 7an. Irailaren 5etik 14ra bitartean dira Euskal Jaiak Ordizian.
Irailaren 6an izango da Emaneurre Euskarari Eguna.Tere Madinabeitia Irailaren 5etik 14ra Ordizian ospatuko diren Euskal Jaietako ekitaldiak prestatzen ari dira herriko eragile desberdinak. Emaneurrek irailaren 6an egingo duen Emaneurre Euskarari Eguneko herri kirol lehiaketan 26 taldek eman dute izena. Herri kiroletan parte hartuko ez dutenek ere herri bazkarira joateko aukera dute. Txartelak salgai daude, Sugaar, Amonane eta Kirkilen, 13 euroan.
Hurrengo egunean, irailaren 7an izango den Nagusien Eguneko bazkarirako ere izena eman behar da irailaren 3a baino lehen, Zuhaizti jubilatuen elkartean, pertsonako 3 euro ordainduta.
Antzerkia eta bakarrizketa
Bestalde, Euskal Jaien barnean, Herri Antzokian izango diren bi ikuskizunetarako txartelak ere salgai daude dagoeneko Kutxabanken webgunean. Batetik, irailaren 5ean, 20:30ean, Txalo Produkzioak taldeak Amak antzezlana eskainiko du. Amak komediak ikastetxe bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren lau emakumeren arteko istorio «desesperagarria» kontatzen du. Egoera larri honek, mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu, bertan amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira… Intza Alkain, Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles eta Oihana Maritorena dira aktoreak.
Bestetik, irailaren 14an 19:00etan Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun Agiria bakarrizketa eskainiko du. Nortasun Agiria Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarraren hirugarren bakarkako lana da.
urrekoetan bezala, oraingo honetan ere, egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da eta besteak beste, bikote erlazio haustura batek sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristea zein den zailaz, edota TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez
ariko da.













