Aita Mari proiektuarentzat, 4.848 euro
Ordiziako saskibaloi taldeak ekainaren 21ean antolatutako VI. Azatxo topaketari esker 4.848,14 euro bildu dituzte Aita Mari itsas salbamenduko Gobernuz kanpoko erakundearentzat.
Aita Mariko eta saskibaloi taldeko kideak.Ordizia Saskibaloi Taldea. Ordiziako saskibaloi taldeak Aita Mari itsas salbamenduko gobernuz kanpoko erakundeari 4.848,14 euroko diru ekarpena egin dio. Ekainaren 21ean jokatu zen VI. Azatxo Topaketarekin lortutako dirua izan da. Saskibaloi taldeko arduradunen esanetan, “hau guztia, pertsona askori esker lortu ahal izan dugu, parte-hartzaileak, etorritako klubak, ekarpenak egin dituzten pertsonak, erakundeak, babesleak eta nola ez, Ordizia Saskibaloia osatzen dugun familiari esker”.













