Aurten ere saskibaloia izango da Agorreko Santikutzetan
Andraitz kirol elkarteak 3x3 txapelketaren edizio berri bat antolatu du, Legazpiko jai txikien larunbaterako. Izenak emateko epea irekita dago.
dav Aurten ere saskilaoiak leku berezia izango du Agorreko Santikutzetan. Legazpiko jai txikiak hurrengo astean ospatuko dira, irailaren 12tik 14ra, eta larunbaterako, 3×3 txapelketaren edizio berri bat antolatu du Andraitz kirol elkarteak. Izena emateko epea irekita dago.
Txapelketa hau Azokan jokatuko da, hilaren 13an, 16:00etik aurrera. Hiru maila egongo dira: infantilak edo 2012an eta 2013an jaiotakoak, kadeteak edo 2010 eta 201an jaiotakoak, eta juniorrak eta seniorrak edo 2009tik atzera jaiotakoak. Parte hartzeko, lau jokalariz osatutako taldeak osatu beharko dira, taldeko bi gutxienez legazpiarrak izanik. Talde bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu, baina infantilek 20 euro bakarrik. Kategoria bakoitzeko bi talde finalistak sariak jasoko dituzte.
Hilaren 11an, hurrengo ostegunean amaituko da izenak emateko epea. Izenak emateko andraitz@gmail.com helbidera bidali beharko da mezu bat.

dav













