Bixen Uliren eskulturak ikusgai bihartik aurrera kultur etxean
Tamaina handiko lanak dira, burdin, harri eta egurrarekin egindakoak. Erakusketa urriaren 10era arte egongo da zabalik.
Bixen Uli, Antioko Interpretazio Zentroan ikusgai izan zuen erakusketan.Asier Zaldua Bixen Uli zumarragarrak Puja… hutsetik bizira! eskultura erakusketa jarriko du ikusgai bihar Legazpiko Kultur Etxean. Erakusketa urriaren 10era arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.
Ulik Zumarragako Udalaren obra brigadan lan egiten du, eta lanean jasotako burdin, harri eta egurrarekin egin ditu ikusgai jarri dituen tamaina handiko eskulturak. Lan bakoitzak Andoni Salamerok idatzitako poema edo azalpen bat du.
Puja… hutsetik bizira! eskultura bilduma Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroan egon da ikusgai hainbat hilabetez.













