Pilar Ugarte izan da egutegiko lehiaketako abuztuko irabazlea
Hilabete horretan asmatu beharreko hitzak 'Gure mendiak' ziren. Saridunak Legazpin gastatzeko 50 euroko txartela jaso du.
Pilar Ugarte izan da Legazpiko udal egutegiko abuztuko irabazlea. Bertso Olariek egindako bertsoan ezkutatutako hitzak “Gure mendiak” ziren, eta udalak jaso dituen 66 erantzun zuzenen artean egindako zozketan, Ugarte suertatu da irabazle. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela jaso du sari gisa, eta Miryam Galilea zinegotziak entregatu dio. Iraileko lehiaketa dago martxan orain.
Mendiak, legazpiarrak harro sentitzeko herriko ezaugarri edo adierazle dira. Horrelako hamabi adierazle aukeratu dituzte aurten egutegiko lehiaketarako, eta Bertso Olariak eskolako kideek egindako bertsoetan ezkutatu dituzte.













