GI-4571 erabat itxiko dute bihar, errepidean euste-lanak egiteko
Lanak Mutiloan, Mutiloa eta Zerain arteko errepidean artxiboko irudi batean. Josune Zarandona GI-4571 errepideko 1+000 kilometro puntuan (KP) izandako luizia dela eta, errepideari eusteko lanak egingo dituzte bihar. Lanak behar bezala egin ahal izateko, errepidea erabat itxiko zaio zirkulazioari bi noranzkoetan.
Lanak egiteko epea egun batekoa da; beraz, errepidea itxita egongo da bihar, urriak 9, 08:00etatik 19:00etara.
Errepidea erabat itxita dagoen bitartean, zirkulazioa Ergoena Auzoko udal errepidean eta GI-3520 errepidean barrena desbideratuko da.













