Ion Izagirrek beste urtebete luzatu du kontratua Cofidisekin
Ormaiztegiko txirrindulariak 18. urtea osatuko du WorldTour mailan. Atzo hamargarren sailkatu zen Tre Valli Varesine lasterketan.
Cofidis talde frantziarrak iragarri duenez, Ion Izagirrek (Ormaiztegi, 1989) beste urtebetez jarraituko du taldean, eta hartara, hemezortzigarren urtea osatuko du WorldTour mailan. Italian dabil egunotan, eta atzo bertan 10. postuan sailkatu zen Tre Valli Varesine lasterketan. Bihar Piemonteko Sari Nagusian lehiatuko da.
Ez da denboraldi erraza izan ormaiztegiarrarentzat. Denboraldi hasieran ez zen nahi bezala aritu, eta Kanariar Uharteetan aritu zen Euskal Herriko Itzulia prestatzen. Lasterketa horren aurrean, Indurain Sari Nagusian, erorikoa izan zuen Eraul jaisten, eta Itzulian ez izan zuen bere maila erakutsi.
Frantziako Tourrean ere erori egin zen, eta Pirinioetako Hautacamgo etapan ibili arren, ondorengoetan ezin izan zuen behar bezala jardun.
Garaipen zerrenda bikaina
Hemezortzi garaipen ditu profesionaletan, tartean Frantziako Tourrean (2016 eta 2023), Italiako Giroan (2012) eta Espainiako Vueltan (2020). Itzuliko sailkapen orokorra ere irabazi zuen 2019an, eta tartean beste hainbat etapa ere bai Paris-Nizan eta Romandiako Tourrean.













