'Karmele' filma Lazkaon eta Ordizian emango dute asteburuan
Donostiako Zinemaldian estreinatu eta gero, ostiralean iritsiko da zinema aretoetara. Asier Altuna zuzendariak Ordiziako ostiraleko saioa aurkeztuko du, 19:30ean.
Jone Laspiur aktore donostiarrak –irudiaren erdian– jokatzen du Karmeleren rola. Hitza Asier Altuna Kixi zinema zuzendari bergararraren Karmele filma ostiralean iritsiko da zinema aretoetara. Goierrin bi herritan izango da euskarazko film hori ikusteko aukera asteburu honetan, Ordiziako Herri Antzokian eta Lazkaoko Areria aretoan. Ordiziako ostiraleko saioa, 19:30ekoa, Altunak berak aurkeztuko du.
Ordizian ostiraletik asteartera egongo da ikusgai, eta Lazkaon larunbatetik astelehenera. Hurrengo asteburuan, 18tik 20ra, Legazpiko Latxartegin eta Beasaingo Usurbe antzokian emango dute, eta urriko azken asteburuan Zumarragako Zelai Ariztin.
Jone Laspiur, Eneko Sagardoi, Nagore Aranburu eta eta Javier Barandiaran dira filmaren protagonista nagusiak.
Sinopsia
1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.













