Kuadrilla eguneko bazkarirako tiketak erosteko azken eguna gaur da
Arresenen eta Beti Gazten daude salgai, landunentzat 21 euroan eta langabe zein ikasleentzat 15 euroan.
Kuadrilla eguneko bazkariko irudia, iaz. Zaldibiako Udala Badator Zaldibiako Jaietako bigarren ekinaldia; asteburuan amaituko dira jaiak, baina bi eguneko jardunaldi potoloak izango dituzte aurretik. Xirika eguna izango da ostiralean, eta kuadrillena, berriz, larunbatean. Hain justu, gaur da kuadrilla eguneko herri bazkarirako tiketak eskuratzeko azken eguna: Arresenen eta Beti Gazten daude azken tiketak salgai, landunek 21 euroan eta langabe zein ikasleek 15 euroan. Bertatik pasa beharko dute bazkarira joan nahi dutenek. Zeliakoek, beganoek eta bestelako alergiarik dutenek, berriz, kultur etxean jakinarazi beharko dute.













