Pertika erakustaldia egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian
Txindoki Atletismo taldeak antolatzen du erakustaldia urtero, kirol hori herritarrei gerturatzeko.
Pertika erakustaldia Ordizian, 2019an. Asier Zaldua Larunbatean ikuskizun berezia izango da Ordiziako Plaza Nagusian. Atletismoa kalera aterako dute: pertika erakustaldia egingo dute hainbat atleta gaztek herriko plazan. 17:00etan hasiko da. Txindoki Atletismo taldeak antolatzen du erakustaldia urtero, hiru herri nagusietan txandaka: iaz Lazkaon egin zuten, eta duela bi urte Beasainen.













