Xabier Berasategik Txinan bukatuko du denboraldia
Ostegunetik igandera lau etapa jokatuko dituzte Taihu Lakeko Tourrean.
Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarra.Hitza Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarrak Txinako Taihu Lakeko Tourrean korrituz emango dio bukaera aurtengo denboraldiari. Bihar igandera jokatuko da itzuli hori.
David Dekker, Paul Hennequin, Andoni Lopez de Abetxuko, Danny van der Tuuk eta Unai Zubeldia dira Berasategirekin batera Euskaltel-Euskadi ordezkatuko duten zazpi txirrindulariak, Ruben Perezen zuzendari dutela.
“Gizon azkarrez eta ordekan ondo moldatzen diren ziklistez osatutako multzo bat da. Izan ere, lau etapak esprintean amaitzekoak dira”, adierazi du ohar bidez Euskaltel-Euskadi taldeak.













