Legorretako 2026ko egutegirako argazkiak
Azaroaren 12ra arte dago argazkiak aurkezteko aukera. Argazkiak Legorretan ateratakoak izatea da baldintzetako bat.
Legorretako Udalak herritarrek ateratako argazkiekin osatu nahi du 2026ko egutegia. Horretarako, azaroaren 12ra arte dago argazkiak aurkezteko aukera, Kultur Etxera eramanda edo kultura@legorreta.eus helbidera bidalita. Hainbat baldintza bete beharko dira parte hartzeko:
– Argazkia Legorretan ateratakoa izan beharko da.
– Herritar bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ahal izango ditu.
– Argazkiek hazbeteko 300 pixeleko erresoluzioa izan beharko dute eta JPEG formatuan aurkeztu beharko dira.
– Argazkiaren tamaina 297*210 milimetrokoa izan beharko da.
Sariak
Udalak jakinarazi duenez, parte hartzaile guztien artean produktu ezberdinez osatutako saskia eta egutegirako hautatutako argazkien egileen artean bi pertsonentzako otordu bat zozketako dira.













