Legorretako jolas eremuak biziberritzeko parte hartze prozesua
Lehen saioa, ostegunean izango da, urriaren 16an, 17:30ean Herri Antzokian.
Legorretako jolas eremuak biziberritzeko helburuarekin, parte hartze prozesua jarriko du martxan Legorretako Udalak. Prozesuan Ugaro ikastetxeko 6-12 urte bitarteko haurrek eta 12-16 urte bitarteko gaztetxoek protagonismo berezia izango badute ere, “guraso zein herritar ororen ekarpena ere, ezinbestekoa izango da”.
Lehen saioa, ostegunean izango da, urriaren 16an, 17:30ean Herri Antzokian. “Haurrei, gurasoei eta interesa duten herritarrei zuzendua dago”.
Ondoren, haur eta gaztetxoek hiru saiotan landuko dute jolas eremuen diseinua, maketak sortu eta udal ordezkariei aurkeztuko dizkiete. Proposamen hauek aztertu ondoren, azken emaitza herritarrei erakusteko ekitaldi bat egingo da.













