Ordiziako Munduko arrozen herri bazkarirako txartelak salgai
Azaroaren 8an egingo da Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Txartelak lau euro balio du, haurrenak euro bat.
Ordiziako Kulturen arteko IX. Topaketaren barruan, azaroaren 8an, 14:30ean, munduko arrozen herri bazkaria egingo da Beti Alai pilotalekuan. Txartelak salgai daude dagoeneko Larratxa liburudenda (erdigunea), Magazine Romanesc (Buztuntza auzoan) eta Nerea tabernetan (Otegienea auzoan). Txartel orokorra lau eurokoa izango da, eta 2014-2023 (biak barne) jaiotako haurrena euro bakarrekoa.













