Emakume sortzaileak elkartu dira Gabirian
Agirin elkarteak antolatutako topaketa da. Herriko plaza artisau postuz bete da.
Agirin elkarteak antolatuta, lehen Emakume sortzaileen azoka ospatu da Gabirian, arratsaldean hasita. Emakumeen topaleku bihurtu da Gabiriako plaza, eta bertan jarri dituzten postuetan denetariko produktuak erosteko aukera dago: bitxiak, ilustrazioak, eskulanak, ehungintza lanak, kosmetika naturalak, eta gazta besteak beste.
Ehunduz, Amalur, Kurkubi, Araiz bitxiak, Leiresh, Haritxoa, Haribizi, Lar belarritakoak, Artizar, Gema Izuzkiza, Baztarrika, Amuki, Zuena, Amesgile argitaletxea, Mairi, Lau.a_handmade, Bihurri, Ni naiz, Kiribilak eta Araneskuz dira bertaratuko diren sortzaile eta markak. Horiekin batera Baztarrika gaztagileek ere postua jarri dute, Gabirian bertan egiten duten gazta saltzeko.
Arratsaldea borobiltzeko, gainera, Olaia eta Amaiurren kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izango da.












