
Amaitu berria da Segurako Baratze pilotalekuan jokatutako txapelketa. Euskal Telebistak emango du lehen katean, 22:00etan.

Agirin elkarteak antolatutako topaketa da. Herriko plaza artisau postuz bete da.

Egun osoko festa da. Goizean hainbat ikastaro egin dituzte Gernikako Arbola enparantzan, eta arratsaldean kalera aterako dira erraldoiak eta buruhandiak.

Beste kultura batzuetako gastronomia, ohiturak, artisautza eta musika ezagutzeko aukera izan da goizean eta eguerdian, Hotz Legazpik eta udalak antolatutako Kulturen Arteko Egunarekin.

Ezkion Herri Festa Eguna da gaur, eta eguerdiko kirol norgehiagokaren ondoren, bazkarian bildu dira haur, gazte eta helduak. Festak jarraipena du arratsaldean.

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea Urdaneta eskolan bildu da, arazo horretaz hitz egiteko. Manifestazioa deitu dute azaroaren 29rako, Bilbon.