Herri osoa kirolak elkartuta
Ezkion Herri Festa Eguna da gaur, eta eguerdiko kirol norgehiagokaren ondoren, bazkarian bildu dira haur, gazte eta helduak. Festak jarraipena du arratsaldean.
Herri Festa Eguna da gaur Ezkion, herriko haurrak, gazteak, helduak eta heldaugoak elkartzeko aitzakia ederra. Ezkiotarrek herri kirol norgehiagoka egin dute eguerdian, eta bazkarian elkartu dira ondoren. Festak jarraipena izango du arratsaldean, 19:00etatik 21:00etara Trikidanz erromeria talderaekin, eta Argindegin bokadiloak afalduz amaituko dute eguna.
Eguerdiko herri kirol saioan herria bi taldeetan banatu da, eta gorriz jantzita batzuk eta urdinez beste batzuk, hainbat proba egin dituzte elkarren aurka. Hogeita zortzi lagun izan dira talde bakoitzean, gehi bakoitzak jarritako epailea eta botileroa.
Aizkora, trontza, ingudea, koskolak, gurpila arrastaka eramatea, txingak, karretila, sagarrak biltzea eta txintxarra jotzea izan dira egin beharreko lanak, eta gorriak izan dira amaitzen lehenak. Bukaeran sokatiran jardun dute bi taldeek, eta horretan ere gorriak izan dira nagusia. Giro paregabea nagusitu da kirol norgehiagoka osoan, eta horretan lagun izan da Ane Izagirre aurkezlearen lana.












