Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa, Beasaindik
Izen ematea zabalik dago Agirre Kirolak dendan.
Beasaingo Bealak atletismo taldeak autobusa jarriko du Behobia-Donostia lasterketara joateko. Agirre Kirolak dendan, 9 euro ordainduta izena eman dezakete interesdunek. Behin behineko ordutegiaren arabera, irteera goizeko 08:00etan izango da geltokiko biribilgunetik, eta bueltarako bi autobus egongo dira; 12:45ean eta azken korrikalaria helmugaratzen denean.













