Jentilen Etorrerarako azken sarrerak salgai bihar webgunean
Bihar, urriak 22, 07:00etan salduko dituzte ikuskizunerako azken sarrerak.
Ataundarrek larunbatean egingo dute herrian duela berrogei urtetik erroturik dagoen Jentilen Etorrera ikuskizuna. Bi saioetarako sarrerak agortuta zeuden dagoeneko, baina Jentilbaratza elkarteko kideek bart jakinarazi dute azken sarrerak salgai jarriko dituztela bihar, urriak 22, 07:00etan, elkartearen webgunean. Antzezpenera bertaratzeko herritarrek lor dezaketen azken aukera izango dela nabarmendu dute.













