Mendi Festibalak Koke Lasarekin egingo du hurrengo saioa
'Aketegiko Mari' ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur Beasaingo Usurbe antzokian.
Koke Lasa ormaiztegiar mendizalea, 'Goiberri' aldizkariari emandako elkarrizketa batean. Argazkia: Gorka Gomez Beasaingo Mendi Festibalaren hirugarren saioa izango da gaur arratsaldean. Koke Lasa ormaiztegiarrak Aketegiko Mari ikus-entzunezkoa eskainiko du, euskal mitologia eta mendizaletasuna uztartzen dituen lana.
Azkenik, bihar, Ibon Mendia izango da protagonista, Ibon Ameriketan lanarekin, Ameriketako mendi eta hormetan barrena egindako bost hilabeteko bidaiaren kontakizuna aurkeztuz.
Bi saioak Usurbe Antzokian izango dira, 19:30ean hasita.
Eskalada saioa
Larunbatean, aldiz, Antzizar kiroldegiko rokodromoan ate irekien jardunaldia egingo dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, haurrentzat zein helduentzat.













