Youth Choir Kamer, Igartza Musika Zikloan
Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren zirkuituaren barruan antolatu dute emanaldia, gaur arratsalderako, Loinazko San Martin Basilikan.
Igartza Musika Zikloaren hurrengo kontzertua izango da gaur, Beasaingo Loinazko San Martin Basilikan, 20:00etan hasita. Oraingo honetan, Tolosako Abesbatzen Lehiaketako zirkuituaren barruan, Youth Choir Kamer (Riga, Letonia) abesbatza ospatsuak eskainiko du kontzertua. Kalitate handiko nazioarteko koru honek hainbat sari irabazi ditu Europako lehiaketa desberdinetan.













