Herri batzarra egingo du ostegunean Legazpiko EH Bilduk
Bilera Kultur Etxean izango da, 18:00etan. Juan Karlos Izagirre izango da bertan, eta ikasturte politikoari hasiera emango diote horrela.
Legazpiko EH Bilduko bost zinegotziak.EH Bildu Legazpiko EH Bilduk herri batzarra deitu du bihar ostegunerako, ikasturte politikoari hasiera emateko helburuz. Bilera Kultur Etxean izango da, 18:00etan.
Dagoeneko martxan dagoen ikasturte politikoari hasiera ofiziala emango dio horrela EH Bilduk, eta horretarako Juan Karlos Izagirre EH Bilduko Donostiako bozeramailea gonbidatu dute. Izagirrek egoera politikoaz hitz egingo du, eta ikasturterako erronka nagusien berri emango du.
Horrez gain, Legazpiko EH Bilduk azken hilabeteotan antolaketan egindako aldaketen berri emango ere emango dute, Ibon Altzelaik ordezkatu duelako Edurne Gonzalez herriko arduradun instituzional gisa. Gainera, tokiko arduradun politikoak hautatzeko fasea ere abiaraziko dute.













