Iritsi dira Aizkorrin Barrena mendi martxako kamisetak
Izadi Zaleak elkartean banatuko dituzte, hurrengo asteartean hasi eta azaroaren 13ra arte.
Aurtengo Aizkorrin Barrenako kamiseta urdina.Tere Madinabeitia Aurtengo Aizkorrin Barrena mendi martxan parte hartu zuten legazpiarrentzako kamisetak iritsi dira, eta antolatzaileak datorren asteko asteartean, urriaren 28an, hasiko dira banatzen Izadi Zaleak elkartean, azaroaren 13ra arte.
Kamisetak jasotzeko egunak astearteak eta ostegunak dira, eta ordutegia, 18:30etik 19:30era.













