Bake epailea aukeratzeko prozesua martxan, Idiazabalen
Idiazabalgo Udalak bake epaile berria eta haren ordezkoa aukeratzeko deialdia egin du. Eskaerak egiteko eta hautagaitza aurkezteko epea urriaren 29ra arte dago irekita, udaletxean. Eskaerako Idiazabalgo Udalaren erregistro nagusian aurkeztu beharko dira.
Epea amaitutakoan, udalbatzak oniritzia eman eta justizia administrazioari bidaliko dio proposamenen berri, hark onar ditzan. Inor aurkeztuko ez balitz, udalak egin dezake aukeraketa, baldintzak betetzen dituzten herritarren artean.













