
Bartzelonaren aurka lehiatuko da Ampo Ordizia, 12:00etan, Ordiziako Altamira estadioan.

Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazitako neurri berriaren harira, ganadu erakusketarik ez egitea erabaki du Ardiki Eguneko antolakuntzak.

Azaroaren 22an jokatuko da Igarondo pilotalekuan. Iaz inoizko bikote gehien elkartu zituen. Izen-ematea zabalik dago.

Langileen aldarrikapenak jasotzen dituen hitzarmena sinatu dela iragarri du ELA sindikatuak.

'Sonata No. 3 Peace Dream' 2024ko maiatzean estreinatu zen, Berliner Philharmonie auditorioan, Errusiaren eta Ukrainiaren arteko bakearen aldeko jaialdian.

Mondeju zuriaren 30. lehiaketa eta Aralarko gaztaren 27. lehiaketa jokatuko dira igandean. Saltarri harriarekin antolatu duten erronka izango da aurtengo berritasuna.

"Lankidetza eta gardentasuna" eskaini eta eskatu ditu diputatu nagusiak.

Burgosko Antonio Jose abesbatzen lehiaketan publikoaren eta bigarren sari nagusia eskuratu dute, 2026 urteko final handirako txartela lortuz. Datorren urtean 40. urteurrena dute eta modu berezian ospatuko dute.

Sare sozialetan erakusten denaren eta horrek gainontzekoengan duen eraginaren inguruko hausnarketa egin du Amaia Telleria idazle idiazabaldarrak ‘Aurpegiak’ bere azken eleberrian.

Lemniskatak Jakiunde Akademiaren erakusketa jarri du Nikolas Lekuona plazan. Gaur Ordizientziako azken hitzaldia da Barrenan, Asier Gomezekin.

Beasaingo Zubimusu plazan izango da, 19:00etan. Aurretik, 18:30ean, bilera irekia egingo dute. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Abere azokak, oraingoz, azaroaren 30era arte daude galarazita.

Azaroaren 8an izango da emanaldia, 17:00etan. Ondoren, solasaldia egiteko aukera izango da filmeko protagonistekin.

Egun osoko egitaraua presta dago jada. Izen emateko epea azaroaren 4ra bitartean egongo da irekita, liburutegian.

Aurten jolas berriarekin datozela aurreratu dute. 12 urtetik gorakoentzat da, eta Mataderian egingo dute bihar eta etzi.

Zegamako XI. Cava Festa, Lazkaoko VIII. Gazte Festak, Zaldibiako 30. Ardiki Eguna, bertso saioak Beasainen eta Urretxun, Jentilen Etorrera Ataunen, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Larunbatetik igandera, goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin bat eginez, neguko ordutegia abiatuko da, eta ordularia ordubete atzeratu beharko da.

Legorretako taldearekin batera, Azkoitia, Arrasate, Agurain, Gasteiz, Zaragoza eta Errioxako hamar talde ariko dira lehian.