Eltziegora urteroko bisita, azaroaren 8an
Egun osoko egitaraua presta dago jada. Izen emateko epea azaroaren 4ra bitartean egongo da irekita, liburutegian.
Idiazabal eguna, iazko azaroan, Eltziegon.Idiazabalgo Udala Idiazabaldarrek urteroko irteera egingo dute azaroaren 8an Eltziegora (Arabar Errioxa). 2017An senidetu ziren Idiazabal eta Eltziego, eta ordutik etengabea izan da bi herrien arteko harremana. Idiazabal e,guna egin ohi dute urtero Eltziegon, azaroan eta Eltziego eguna Idiazabalen, martxoan.
Azaroaren 8an, larunbata, 8:30ean irtengo dira Idiazabaldik Eltziegora autobusez eta hamaiketako batekin emango diote hasiera egunari Eltziegon bertan. Eguerdian (12:30) herri kirol saioa izango dabeta 14:30ean herri bazkaria egingo dute Eltziegoko plazan. Itzulerako autobusa 21:00etan irtengo da Eltziegotik.
Irteeran parte hartzeko izen ematea azaroaren 4ra arte dago irekita, 25 euroan. Liburutegian eman daiteke izena 10:30etik 12:30era eta 16:00etik 19:00ra. Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, 18 urtetik beherakoak heldu baten ardurapean joan beharko dira eta nahiz eta Eltziegora kotxez joan, izena ematea eta tiketa erostea derrigorrezkoa da.













