Laugarrenez jokatuko da aurten Idiazabalgo emakumezkoen binakako frontenis txapelketa
Azaroaren 22an jokatuko da Igarondo pilotalekuan. Iaz inoizko bikote gehien elkartu zituen. Izen-ematea zabalik dago.
Iazko txapelketan parte hartu zuten bikoteak Igarondo pilotalekuan. Hitza Azaroaren 22an, larunbatarekin jokatuko da Idiazabalen, Emakumezkoen IV. binakako frontenis txapelketa, antolatzaileek sare sozialen bidez jakitera eman dutenez. Herritar talde batek antolatutako txapelketa da hau, frontoietan emakumezkoen parte hartzea sustatu eta kirol honetan dabiltzanei leku bat emateko helburuarekin.
Urtetik urtera egonkortuz eta izena hartuz doan txapelketa da eta iaz, inoizko parte hartze handienarekin jokatuko zen, 11 bikoteren parte hartzearekin.
Aurtengo norgehiagokan parte hartzeko izen ematea dagoeneko zabalik dago, 656 694 201 telefono zenbakian.













